Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

upupido

izond. Zool. Koraziformeen ordenako izen bereko familiako hegaztiez esaten da. 28 cm inguru luze izaten dira. Bizkarraldea hori iluna izaten dute, orban zuri eta beltzekikoa. Mokoa luzea eta oker samarra dute, eta haizemaile baten moduan zabal dezaketen mottoa izaten dute buruan. Europa guztian, Asiako erdialdean eta hegoaldean eta Afrikako iparraldean bizi dira. Upupidoen familiako hegaztirik ezagunena argioilarra da.