Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

UPU ;(Universal Postal Union)

Nazio Batuen agentzia, munduko posta zerbitzua antolatzeko eta alor hori nazioartean bultzatzeko eta bideratzeko sortua. Erakunde honen jardueraren oinarri nagusiak posta bidezko komunikazioei dagokionez Nazio Batuetako nazioen artean lurralde bakarra osatzea eta posta zerga eta pisuen batasuna lortzea da. Nazioarteko posta zerbitzuak arautzeko lehen ahalegina 1863an egin zen Parisen eta 1874an General Postal Union erakundea sortu zen. 1878an gaur egun duen izena hartu zuen erakunde hark eta 1948an bihurtu zen Nazio Batuen agentzia.