Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

UNICEF

(Ing. United Nations International Children’s Emergency Found. Eusk. “Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Nazioarteko Funtsa”). Gerrak diren lurraldeetan haurrei laguntzeko helburuarekin NBEk 1946an sorturiko erakundea. 1950etik aurrera bere jarduera eremua zabaldu zuen, hirugarren munduko gazteriari osasun, elikadura eta hezkuntza alorretan laguntza ekartzearren. Egoitza nagusia New York-en du. 1965ean Bakearen Nobel Saria jaso zuen.