Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ulloa y de la Torre-Guiral, Antonio de

Andaluziar zientzialaria eta marinela (Sevilla, 1716 - Leon uhartea, antzina San Fernando, 1795). Jorge Juanekin batera Condamine espedizioan parte hartu zuen Ekuadorren meridianoko arku bat neurtzeko lanetan. Espainiara itzultzerakoan (1745), britainiarrek preso hartu zuten bera zihoan itsasontzia. 1746. urtean Madrila itzuli zen, eta, harrezkero, era askotako lanak egin zituen besteak beste, Cadizko Astronomia Behatokia eta Historia Naturala eta Metalurgiarako gabineteak sortu zituen etamilitar eta gobernu kargu batzuk ere izan zituen. Besteren artean, Harreman historikoak (1748), Isileko berriak (1826) eta Astronomia eta fisikari buruzko oharrak (1748) lanak idatzi zituen, Jorge Juanekin batera.