Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ulbricht, Walter

Alemaniar politikaria (Leipzig, 1893 - Berlin, 1937). Alderdi sozialdemokratako kide izan zen (1912). Alemaniako Alderdi Komunistaren sortzaileetako bat izan zen (1919). Hitler aginpidera iritsi zenean, Parisen erbesteratu behar izan zuen, eta 1945. urtean Berlinera itzuli zen. 1950-1971 urteetan Alderdi Sozialista Batuko lehen idazkaria izan zen, eta 1960-1971 urteetan Alemaniako Errepublika Demokratikoko estatu kontseiluko lehendakaria.