Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ugalde, Federico

Bizkaitar arkitektoa. Euskal Herriko eraikuntzan hormigoi armatua erabili zuen arkitekto aitzindaria izan zen. Batez ere Bilbon eta inguruetan aritu bazen ere, Leon, Zaragoza eta Santanderreraino iritsi ziren Ugalderen lanak. Udalak eta Sociedad Bilbaína elkarteak Bilboko Zabaldia zabaltzeko antolaturiko lehiaketara aurkeztu zuen bere proiektua eta epaimahaiak lana saritu ezezik proiektua onartu ere egin zuen Udalak. Sute batean erre zen Arriaga teatroa berritu zuen 1914-1917 urteetan, eta Bilboko Larrinaga jauregia eraiki zuen, besteak beste.