Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Txen Kiong-Ming

Txinako jenerala (Haifeng, Kuang-tung probintzia, 1875 - Hong Kong, 1933). 1920an Sun Yat-sen-i lagundu zion Kanton-en finkatzen, baina gero haren kontra itzuli zen (1922). Azkenik, 1925ean haren tropak Txiang Kai-Txek-en gudarosteak garaiturik gertatu ziren.