Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Txen Duxiu (Txen Tu-Hsiu)

Txinako idazlea eta politikaria (Anhui probintzia, 1880 - Txiang-txing, Txunking ondoan, 1942). Literaturan herri hizkuntza erabiltzearen aldekoa zen eta haren erabilera eta joera berritzaileko zenbait aldizkari zuzendu zituen. 1920an Txinako Alderdi Komunistaren sortzaileetarikoa izan zen, eta 1921ean alderdiko lehen idazkari nagusia. Zazpi urtez inork zalantzan jartzen ez zuen lehendakaria izan zen. 1924tik Kuonmintang-ekin zituen harremanek liskarrak sortu zituzten buruzagi komunisten artean, eta 1927an, Komintern-en iritziari jarraituz, buruzagitzatik kanpo utzi zuten eta 1929an alderditik egotzia izan zen.