Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Txao Tzu-Yang

edo Zhao Ziyang. Txinatar politikaria (Hua xian, Honan-eko probintzia, 1919). 1938. urtean alderdi komunistako partaide egin zen eta 1965ean alderdiko idazkari nagusi bihurtu zen Kuangtung-en. 1975-1980 urteetan Szechuan-eko gobernari izan zen. 1979. urteaz geroztik politburoko partaide egin zuten eta 1980-1987 urteetan Lehen ministro izan zen. 1987. urtean Txinako alderdi komunistako idazkari nagusi hautatu zuten. 1989. urtean ikasleekin izaniko istiluetan (Tiananmen), haiekin negoziatzearen alde agertu zen baina agintari gorenek huts larriak egin izana leporatu zioten eta Txiang Tse-min jarri zuten haren lekuan.