Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Txao Meng-Fu

Txinatar pintorea (?, 1254 - Wu-hsing, Txekiang-eko probintzia, 1322). Song familia inperialeko semea zen eta Mongoliako Yuan dinastiako gortean lan egin zuen. Song dinastiako pintoreen lirismoaren aurka agertu zen. Etxabereak pintatu zituen nagusiki eta bere emazte Kuan Tao-sheng eta seme Txao Yung pintoreen maisua ere izan zen.