Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tupac Amaru

(Jaiotza izenez José Gabriel Condorcanqui). Peruko iraultzailea (Peru, 1740 - Cuzco, 1781). Tupac Amaru inkaren ahaidea zen. Espainiarren aurkako matxinada baten buru izan zen. Tinta-ko lurraldean eman zitzaion hasiera matxinada honi 1780. urtean Tupac Amaruk Antonio Arriaga korregidorea preso hartu eta hiltzeko agindua eman zuenean. Handik gutxira Cuzco hartu eta menderatzen saiatu zen, baina Limatik bidalitako gudarosteek setioa kenarazi zioten, eta 1781eko apirilean José Del Valle mariskalak preso hartu zuen bere emazte eta familiako kide batzuekin batera. Bere aurrean emaztea eta familiakoak hil zizkioten bera laurdenkaturik hil aurretik.