Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tupac Amaru Ia

(Cuzco, 1572an hila) Inken dinastiako azken erregea izan zen. Toledo erregeordea agintari egon zen garaian espainiarren aurkako matxinada batzuk izan ziren Vilcabanban. Toledoren gudarosteak Huainapucará gotorlekua hartu ondoren Vilcabanban sartu ziren eta Tupac Amaru preso hartu zuten (1571). Epaitu ondoren Cuzcoko plazan hil zuten.