Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tuipelahake, Fatafehi

Tongatar printzea eta politikaria (Tonga, 1922 - 1999). Salote Tupou III.a erreginaren eta Uiliami Tungi printzearen bigarren semea. Anaia zaharrena, Taufaahau Tupou IV.a, Tongako erregea da. Newingtoneko eskola metodistan egin zituen ikasketak, Sydneyn, eta Nekazaritzako Gatton Eskolan gero, Queenslanden. Vava'uko uharteetako gobernadore izan zen 1952tik 1965era. Azkeneko urte horretan, erregina hiltzean, anaia Tupou IV.ak hartu zuen erregetza, eta Fatafehik Lehen ministro kargua hartu zuen, nekazaritza eta arrantza ministerioez gainera. Haren agintaldian Tongak independentzia eskuratu zuen.