Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Truswell, Elizabeth

Australiar geologoa (Kalgoorlie, 1941). Australian eta Cambridgeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Palinologian espezializatu zen, alegia espora fosilen azterketan. Ikasketak amaituta Western Australian Petroleum konpainiarentzat hasi zen lanean, Perthen, eta geroago, 1973an, gradu ondoko programa baten barruan, zenbait ikerketa egin zuen Antartikan. Hego hemisferioari erasaten dioten glaziazioak aztertu zituen, eta izotz geruzak 20 milioi urte zituela ondorioztatu zuen. 1973an, mea baliabideen bulegoarentzat hasi zen lanean, Camberran, eta 1992an ikerkuntzetako zuzendari izendatu zuten. Australiako Zientzia Akademiako emakume bakarrenetako bat da. Palinologiari eta glaziazioei buruzko zenbait lan idatzi ditu.