Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Truong Vinh Ky

Vietnamgo idazlea eta irakaslea, Petrus Ky izenaz ezaguna (Vinh Long-eko probintzia, 1837 - ?, 1898). Penang-en frantses misiolariek eraikitako eskola katoliko batean lehen ikasketak egin ondoren, frantsesa, latina eta grekoa ikasi zituen, eta misiolariek itzultzaile eta interpretari izendatu zuten. 1863-1865 urteetan Ingalaterra, Espainia, Italia eta Egipton zehar bidaiatu zen eta aldi berean vietnamera-frantsesa hiztegi bat osatu zuen. 1867-1874 urteetan ekialdeko hizkuntzak irakatsi zituen Saigonen, eta 1886. urtean Dong Kanh enperadorearen frantseseko irakasle izendatu zuten. Oso idazle oparoa izan zen: Grammaire de la langue annamite (1867, Anamitaren gramatika), Petit course de géographie de la Basse-Cochinchine (1875, Kotxintxina Behereko geografiari buruzko eskuliburua), Cours d’histoire annamite (1875-1877, Vietnamgo historiari buruzko eskuliburua) eta Histoire d’Annam (Vietnamgo historia).