Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Trujillo

Venezuelako mendebaleko estatua, Maracaibo-ko aintziraren ertzean. Mugak: iparraldean, Zulia eta Lara estatuak; ekialdean, Lara eta Portugesa; mendebalean, Maracaiboko aintzira; hegoaldean, Barinas, Merida eta Zulia. 7.400 km2 ditu eta 520.292 biztanle. Hiriburua, Trujillo. Valera da beste hiri garrantzitsua. Trujillo-ko mendialdeak iparralde-hegoalde luzatzen da estatuan zehar eta Bocono eta Motatan ibaien banalerroa osatzen du. Lurraldearen mendebala aintzirez eta padurez betea dago. Eremu honetan kanalizazio lan garrantzitsuak egin dira eta arroza, artoa eta bananak ugari lantzen dira. Klima tropikala da (1.000 mm euri ur eta 22 °C batez beste). Laborantza (kafea, azukre kanabera, sisala, platanoak, arroza, artoa) eta abere hazkuntza (behi azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak.