Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Trotta, Margarethe von

Alemaniako zinemagilea eta antzezlea (Berlin, 1942). Antzerkian ari izan zen antzezle. 1968tik aurrera zinemako antzezle izan zen Fassbinder, Lemke, Ehmck, Achternbusch, Hauff eta Schlöndorff-en filmetan. Der verlorene Ehre der Katharina Blum (1975) filmko gidoia idatzi zuen, Schlöndoff-ekin batera. Berak zuzendutako filmetan, batetik, Alemaniako gizartea eta politika eta, bestetik, gizakien arteko harremanak aztertu izan ditu. Filmak: Das zweite Erwachen der Christa Klages (1977, Christa Klagesen bigarren iratzartzea), Schwestern, oder die balance des Glücks (1979), Die bleierne Zeit (1981), Heller Wahn (1982), Rosa Luxemburg D.S. (1985).