Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Trasimeno

Italiako erdialdeko aintzira, Umbrian, Perugiako probintzian. 128,6 km2-ko eremua du eta 6 m-ko da sakonera handiena. 258 m-ko garaieran dago. Hiru uharte daude aintziran: Nagusia, Txikia eta Polvese. K.a. 217. urtean, aintziraren inguruan, Flaminio kontsul erromatarraren gudarosteek garaipen sonatua lortu zuten Hanibalen gudarostearen aurka.