Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

transmutazio

iz. Fis. Gai bakun bat beste desberdin batera eraldatzea erreakzio nuklear baten ondorioz; eraldaketa hori naturala edo artifiziala izan daiteke. Sir Ernest Rutherford britainiar fisikariak lortu zuen lehen aldiz artifizialki 1919an, nitrogeno atomoak helio atomoz bonbardatuz. Helioaren protoi bat eta bi neutroiak nitrogenoaren nukleora sartzen dira, eta horrela bere atomo zenbakia 1ez gehitzen da, eta atomo masa 3z, oxigeno-17 isotopo bilakatuz. Helioaren beste protoia hidrogeno nukleo gisa igortzen da. Erreakzio nuklear hau honela adierazten da: Era berean sodio atomoa magnesio bilaka daiteke transmutazio bidez, nukleoari protoi bat gehituz. Ezagutzen den transmutazio garrantzitsuena uranio-238tik plutoniora gertatzen da; 1940. urtean lortu zen lehen aldiz uranioa deuteroiez ziklotroi batean bonbardatzean. Gaur egun erreaktorean egin daiteke transmutazio hau; horren bidez energia asko lor daiteke. Gai erradioaktiboen transmutazio naturala berez gertatzen da; horrela erradio-226a helioa eta erradoi-222a eratuz desintegratzen da, eta azken honek gauza bera egiten du gai bakun desberdinak eratuz.