Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Trafalgar

Espainiako hegoaldeko lurmuturra, Cadizko probintzian, Cadizko eta Tarifako hirien artean, Ozeano Atlantikoaren ertzean, Gibraltarko itsasartearen mendebaleko sarreran. Erromatarren garaiko Junonis Promontorium da. Lurmuturretik hurbil gertatu zen izen bereko gudua.  v  Trafalgarko itsas-gudua. 1805. urteko urriaren 21ean batetik ingelesen, eta bestetik frantses eta espainiarren artean gertatu zen itsas-gudua, Trafalgar lurmuturretik hurbil. Nelson almirantea buru zuen itsas armada ingelesak garaipen sonatua lortu zuen bat egin zuten frantses eta espainiar itsas armadaren aurka. Napoleonen zerbitzuan zegoen itsas armada espainiarraren gerra ontzidia erabat suntsiturik gertatu zen eta marinel ausart eta onenek (Gravina, Churruca eta Alcalá Galiano espainiarrak eta Nelson almirante ingelesa) bizia galdu zuten han. Haren ondorioz Napoleonek utzi behar izan zituen Ingalaterra inbaditzeko asmoak, eta Ingalaterra izan zen handik aurrera nagusi itsasoan.