Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tradizionalismo

iz. Tradizioaren zaletasuna, ohiturazko politika eta erlijio moldeei eutsi behar zaiela aldarrikatzen duen doktrina.  v Frantzian XIX. mendearen hasieran sortu zen joera filosofikoa, entziklopedisten eta Frantziako Iraultzaren ideiei kontra egin eta arrazoiari eta aurrerakuntzari uko egiten ziena. Tradizionalismoaren ustez, Jainkoak lehen gizonari egindako agerpena da egiaren eta ontasunaren oinarri bakarra; Elizak eta monarkiak, tradizonalismoarentzat hutsezinak diren bi erakunde bakarrek, tradizio bidez zabaldu izan dute agerpen hori eta hortik at dagoen guztia gizonak bere kabuz egindako hutsak besterik ez dira, jatorrizko bekatuak gizonaren ahalmena mugatzen baitu. Tradizionalismoak absolutismoa eta obedientzia goraipatzen ditu. Bonald, Maistre, Lamennais, Bautain, Bonnety izan ziren tradizionalista ezagunenak.