Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Torelli, Giuseppe

Italiar musikagilea eta biolin-jotzailea (Verona, 1658 - Bolonia, 1709). 1686-1695. urteetan Boloniako San Petronio elizako musikaria izan zen. Vienako (1695) eta Brandenburgoko (1697) gorteetan izan zen, eta 1701. urtean San Petroniora itzuli zen. 12 Concerti grossi idatzi zituen, eta garai hartan ohi zena baino musika tresna gehiago erabili zituen orkestran. Bestalde, gitarrarako kontzertu bat, tronpetarako kontzertuak, sinfoniak, oratorioak eta harizko tresnetako orkestrarako lanak idatzi zituen.