Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

torbisko

iz. Bot. Timeleazeoen familiako zuhaixka, 1,5 m inguru luzea, enbor zuzena eta adar gutxikoa duena (Daphne gnidium). Lantza egiturako hosto larrukarak ditu, gainalde berdekoak eta azpialde berde zurixkakoak. Loreak txikiak eta zuri horixkak ditu eta fruituak basakaran baten itxurakoak eta kolorez hori gorrixkak. Mediterraneo Itsasoaren inguruko lurraldeetako sasi-lekuetan eta basoetako sareguneetan hazten da.