Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Toledo

Estatu Batuetako ekialdeko hiria eta portua, Ohioko estatuaren ipar-mendebalean, Erie aintziraren mendebaleko muturrean, Maumee ibaiaren bokalean. 333.000 biztanle (615.800 biztanle ditu hirialdeak). Unibertsitatea. Apezpikutegi katolikoa. Jarduera handiko portua da, Aintzira Handietako portu nagusia; meak, laboreak eta papera inportatzen dira eta ikatza, petrolioz eginiko gaiak eta ibilgailuak inportatu. Industria (hegazkintza, automobilgintza, tresneria mekanikoa eta elektrikoa, janari industria, zurgintza, petrolio findegiak, kimika industria, ehungintza) da ekonomia jarduera nagusia. Aipagarria da hiriko Arte Ederretako museo aberatsa.