Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tokorozawa

Japoniako erdialdeko hiria, Honshuko uhartean, Saitamako prefeturan, Tokioko hiriaren ipar-mendebalean. 303.047 biztanle. Industria (ehungintza, janari industria) eta nekazaritza eremuko merkataritza dira ekonomia jarduera nagusiak. Ikerketa aeronautikoetarako zentroa dago han.