Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tippu Shaib

(Bhadur, «adoretsua», deitua). Mysore-ko sultana eta Indiako hegoaldeko gerlari ospetsuena XVIII. mendean (1749 edo 1753, Devanhalli - 1799, Seringpatam). Haydar Ali printzearen semea zen. Frantsesekin ikasi zuen arma lanbidea eta karnata, mahratta eta britainiarren aurka borrokatu zen 1767-1782 bitartean. 1782an aitaren lekua hartu zuen eta 1783an britainiarrak bere lurretatik kanpora egotzi zituen, frantsesen laguntzaz. 1789an mahrattek eta britainiarrek menderatu zuten; 1792an manupeko lur gehienak utzi behar izan zituen eta 1798an berriro eraso zien britainiarrei, Napoleon Bonaparteren laguntza jaso ondoren.1799an hil zuten Seringpatam-go hiriaren setioan.