Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tetuan

(Berberieraz Tittãwin). Marokoko iparraldeko hiria eta izen bereko herrialdeko (6.025 km2 eta 607.000 biztanle) hiriburua, Martin ibaiaren ertzean. 199.215 biztanle (1992). Nekazaritza (olibondoak, laranjak), merkataritza eta industria (ehungintza, janari industria) gunea. v Historia. Berberiar herria zen, eta 40. urtean erromatarrek hartu zuten. Godoen eskuetan egon zen, VIII. mendearen hasieran musulmanek konkistatu zuten arte. 1860. urteko otsailean O´Donnell buru zuten gudaroste espainiarrek hartu zuten (Tetuango gudua), baina urte bereko apirilean Marokoren esku utzi zuten. 1913. urtean espainiarrek berriro hartu zuten eta Maroko espainiarreko hiriburu egin zuten. 1956. urtean Marokok berreskuratu zuen.