Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tetraziklina

iz. Farm. Bakterio ugariren aurka eragina duen antibiotiko bakteriostatikoa. Antibiotiko multzo berekoak dira, klorotetraziklina edo aureomizina eta oxitetraziklina edo terramizina. Ahotik hartzen da, eta ondo digeritzen da, baina ez osorik, eta, horregatik, eraso egiten dio hesteetako florari.