Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Terra Lliure

(Eusk. «Lur Askea»). Kataluniako erakunde politiko-militarra, legez kanpo dagoena eta Kataluniaren independentziaren alde diharduena. 1980 aurreko urteetan sortu zen eta enpresa handietako eraikuntzak eta erakunde ofizialak izan ziren atentatuen jomuga. 1991. urtean utzi zuen borroka armatua.