Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Telemako

(Gr. Telemakhos). Greziako mitologiako pertsonaia, Ulises eta Peneloperen semea. Oso txikia zelarik aita Troiako gerrara joan zen eta itzultzen ez zela ikusita haren bila joan zen Mentor-en laguntzaz. Itakara itzuli ondoren, aita aurkitu zuen eta etsaiei aurre egiten lagundu zion. Odisea obrako lehen liburukietan azaltzen dira Telemakoren balentriak.