Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

teido

izond. Zool. Saurioen azpiordenako izen bereko familiako narrastiez esaten da. Itxuraz muskerren antzekoak dira; neurrian aldiz alde handia izan daiteke mota batzuetatik besteetara. Mizto luzea eta bi puntakoa dute, eta begiak ondo garatuak eta betazalez hornituak. Amerikan bizi dira. Intsektuak eta ornogabe txikiak jaten dituzte batez ere.