Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Te Kanawa, Kiri

Britainiar sopranoa (Gisborne, Auckland, 1944). Kantu ikasketak mezzosoprano gisa hasi zituen, Zeelanda Berrian, baina Ingalaterran ikasketak egin ondoren, soprano gisa hasi zen. Lehenengo lanak ingeles opera konpainietan egin zituen: Idamante pertsonaia W.A. Mozarten Idomeneo operan, Ellen Gioachinno Rossiniren La donna del lagon, edo Bizeten Carmen operan. Arrakasta handien izan zuten lana Almaviva kondesaren papera izan zen, Mozarten Figaroren ezteiak lanean. Errepertorio horrez gainera, Kiri Te Kanawak italiar verismoaren tradizioko paperak egin ditu, Giuseppe Verdirekin hasi eta Giacomo Puccinirainokoak: Pucciniren La Bohème operako Mimi, musikagile beraren Tosca operako protagonista, edo Verdiren Otello-ko Desdemona. Bestalde, frantses eta aleman errepertorioko paperetan espezializatu da, besteak beste, Gounod-en Fausto operako Margaritan, edo Johann Straussen lanetan agertzen diren hainbat pertsonaiatan.