Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tcherina, Ludmilla

Frantses dantzaria eta antzezlea (Paris, 1924). Julieta papererarekin lortu zuen arrakasta. Gerra garaian Monte-Carloko Balleteko kide izan zen, eta ondoren Champs-Élysées-eko balletean lan egin zuen. Milango Scalako eta Parisko Operako izar gonbidatua izan zen. Horrez gainera, hainbat filmetan parte hartu zuen: Les Chaussons rouges (1948, Zapatila gorriak), Les Contes d'Hoffmann (1951, Hoffmann-en ipuinak). 1957an Parisko Operan arrakasta handia izan zuen Le Martyre de saint Sébastien lanarekin (San Sebastian-eko martirtzoa). Dantzari karreraren amaieran, pinturarantz egin zuen, eta dantza izan zen bere koadroetako gai nagusia.