Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tartariako errepublika autonomoa

Errusiako errepublika autonomoa, Volga ibaiaren haranean. 68.000 km2 eta 3.650.000 biztanle. Hiriburua: Kazan. Oso lurralde emankorra (laboreak, patatak, tabakoa, azukre kanabera) eta menditsua da. Petrolioa. Industria gune garrantzitsua (kimika industria, mekanika industria, janari industria, zura). v Historia. XIII. mendean kokatu ziren tartaroak Volga aldeko lurretan eta Kazan-go khanerria sortu zuten. 1522an konkista hartu zuen lurraldea Ivan Izugarria tsarrak. 1917an nagusitu ziren boltxebikeak Kazan-en eta 1920an sortu zen Tartariako errepublika autonomoa.