Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tartaglia, Niccolò Fontana

Italiar matematikaria (Brescia, 1499 - Venezia, 1557). Aljebraren aitzindarietako bat izan zen. Garrantzi handiko lanak egin zituen aritmetikaren, geometriaren, aljebraren eta balistikaren inguruan. Hirugarren mailako ekuazioen askabidea asmatu zuen. Handik gutxira bere asmakizunaren berri eman zion Cardanori, eta hark berria ez zuela zabalduko agindu bazion ere, Ars magna bere obran hirugarren mailako ekuazioen teoria osoa adierazi zuen. Obra nagusiak: Nova scientia (1537, Zientzia berria), Quesiti et inbentioni diverse (1546, Era askotako galderak eta asmakizunak), Trattato di numeri et misure (1556-1560, Zenbakien eta neurrien liburu nagusia).