Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tarkovsky, Andrei Arsenyevitx

Errusiar zinemagilea (Mosku, 1932 - Paris, 1986). 1962an, Ivanen haurtzaroa filma egin zuen, ospe handia eman ziona, eta Cannes-ko eta Veneziako zinemaldietan sariak jaso zituen film harengatik. Geroago (1964-65), bere maisulana egin zuen: Andrei Rublew filma. Ikonoak margotzen zituen XV. mendeko fraide pintore bat zen film hartako pertsonaia nagusia, eta hori zela eta, arazoak izan zituen bere sorterriko zentsurarekin. Egin zituen beste film aipagarri batzuk: Solaris (1972), Egun zuri-zuria (1978).