Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tarin

iz. Zool. Frinjilidoen familiako txoria, 12 cm inguru luzea, buru txiki biribila, kono formako moko motza, hego luze zorrotzak eta isats labur samarra dituena (Carduelis spinus). Berde horixka, buru-beltza eta hegoetan eta sabelaren bi aldeetan zerrenda beltzekikoa izaten da arra, eta bizkarralde gris berdexkakoa eta sabelalde gris zurixkakoa emea. Pinu eta haltz artean ibiltzen da batez ere. Haziak, fruitu txikiak eta intsektuak jaten ditu.