Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tarantula

iz. Zool. Likosidoen familiako zenbait armiarmaren izena. Armiarma mota askori eman izan zaio tarantula izena, baina benetako tarantulak lasterka eginez harrapakinak atzematen dituztenak dira. Pozoia sartuz hiltzen dituzte horiek. Tarantula gehienek ez dute amaraunik egiten. Gorputz sendoa, begi txikiak eta hanka luze iletsuak dituzte. 12 bat tarantula mota dira; Lycosa tarentula, Europako hegoaldean eta Afrikako iparraldean bizi dena, eta Cyrtopholis portoricæ izenekoa, dira ezagunenak.