Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tarancón, Vicente Enrique y

Espainiar elizgizona (Burriana, Castellò, 1907 - Vila Real, 1994). Franco hil zenean, Espainiako Eliza demokraziara zabal zedin lan egin zuen. Solsonako apezpiku izan zen (1945-1964), Oviedoko artzapezpiku (1964-1969), Toledoko kardinal (1969-1971) eta Madrilgo artzapezpiku (1971-1983). Frankismoaren garaian elizan neurri zabaltzaileak hartzearen aldekoa zen, eta 1950ean gizarte bidegabekeriak salatu zituen. 1972-1983 urteen bitartean Gotzain Konferentziako buru izan zen. Frankistek gogor egin zuten bere kontra. Joan Karlos Espainiako erregearen izendapen ospakizunean argi eta garbi adierazi zuen demokraziaren aldeko jarrera.