Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tapir

iz. Zool. Tapirridoen familiako zenbait ugaztun perisodaktiloren izena. Gaur egun lau tapir mota ezagutzen dira. v Amerikako tapirrak. Hiru tapir mota dira Amerikan: Tapirus terrestris, 2 m luze eta metro bete garai dena, tronpa labur samarra, buru-lepoen gainean zaldien antzeko zurda eta azala eta ileak oso ilunak dituena. Erdialdeko Amerikatik Perura bitarteko mendebaleko eskualdeetan bizi da. Tapirus bairdi, neurriz eta itxuraz aurrekoaren oso antzekoa, baina tronpa luzea duena eta kolorez hura baino argiago dena. Amazonas ibaiaren inguruan bizi da. Tapirus pinccaque, lepoaren azpiko aldea zuria eta burua eta tronpa luze zorrotzak dituena. Kolonbiako iparraldetik Peruko iparraldera bitarteko mendietan bizi da.  v  Malaiako tapirra (Tapirus indicus). Neurriz tapirus terrestris-en antzekoa eta kolorez zuri-beltza dena. Buru-lepoak eta atzeko eta aurreko hankak beltzak ditu, ipurgainetik besagainera eta sabelalde guztia, berriz, zuriak. Lepo gainean zurdarik ez du. Landarejalea da.