Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Taksila

edo Taxila. (Sanskritoz Taksasila). Indiako penintsulako ipar-mendebaleko antzinako hiria, gaur egungo Pakistango Rawalpindi hiritik hurbil zegoena. Antzinatean, hantxe egiten zuten bat Asiako mendebaleko, Asiako eta Indiako ekialdeko bide nagusiek, eta oparotasun handia izan zuen horri esker. Hunoek suntsitu zuten V. mendean. Budisten ikasketa gune nagusietako bat izan zen K.a. V. mendetik K.o. II. mendea arte. Alexandro Handiaren garaiko monumentu asko gorde dira.