Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

takometro

iz. Mek. Makina batean, auto batean adibidez, ardatz baten errotazio lastertasuna adierazten duen neurgailua; lastertasun hori minutuan ematen dituen biretan adierazten du. Watt-en erregulatazaile zentrifugoa, adibidez, takometro mekanikoa zen; autoetan ere erabiliak izan dira takometro mekanikoak lastertasuna adierazteko. Gaur egun, ordea, takometro elektrikoak eta kondentsadorezko takometroak erabiltzen dira.