Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tabanido

izond. Zool. Dipteroen ordenako izen bereko familiako intsektuez esaten da. Gorputza luzarana eta zapal samarra dute, itxuraz etxeko euliaren antzekoa, baina neurriz harena baino handiagoa eta luzeagoa. Ezten itxurako ahoa dute, xurgatzailea; begi handi distiratsuak; bularraldea eta sabelaldea iledunak; hegoak gardenak eta zaintsuak. Tabanido arrak nektarra eta beste landare gaiak xurgatuz elikatzen dira, eta emeak, berriz, ugaztunen odola xurgatuz. Ezpara eta iteulia dira familia horretako intsekturik ezagunenak.