Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sutherland, Joan

Australiar sopranoa (Pont Piper, Sydney, 1926). Sydneyko operan egin zuen debuta Henry Pucellen Dido eta Enea lanean 1947an. Ondoren Covent Gardenen (Londres) kantatu zuen Mozarten Txirula miragarria (1952) eta Maria Callasekin Vincenzo Belliniren Norma (1953). 1955ean, Michael Tippetten The Midsummer Mariage opera antolatzen parte hartu zuen, eta 1959an Gaetano Donizettiren Lucia di Lammermoor lanean, Belliniren Sonnambulan eta Georg F. Haendelen Julio Cesareren jardun zuen. Bere senarrarekin, Richard Bonynge orkestra zuzendariarekin alegia, munduko agertoki nagusietan aritu zen kantari, arrakasta handiz gainera.