Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sutherland, Graham

Britainiar pintorea eta grabatzailea (Londres, 1903 - Londres, 1980). Hasieran grabatuak egin zituen baina 1931tik aurrera koadroak egiten hasi zen. Pintore askoren eragina izan zuen, Palmer, Blake, Nash, Millet eta Picassorena, besteak beste, eta pintore erromantiko eta surrealistatzat hartua da. Aipagarriak ditu erretratuak (adierazkortasun handikoak), erlijio koadroak (XX. mendeko erlijio pintore nagusietakoa da) eta gerrako irudiak. Lan nagusiak: Gurutziltzatzea, W. Churchill-en erretratua, Somerset Maugham.