Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Surrey, Henry Howard (Surreyko kondea)

Ingeles poeta eta politikaria (Kenning, Hall, 1517 - Londres, 1547). Eskoziako (1542) eta Frantziako (1544-46) guduetan parte hartu zuen. Berpizkundeko lirikaren berritzailea izan zen Ingalaterran. Berrikuntza handiak sartu zituen sonetoan, eta “bertso zuria” literatura ingelesean sartzea izan zen bere lorpenik handiena. Katolizismoa ezartzeko matxinada bat prestatzen ari zela eta, traidoretzat hartu eta burua moztuta hil zuten Henrike VIII.aren aginduz. Songs and Sonnets (1557, Kantak eta sonetoak) liburua idatzi zuen eta Eneida, Eclesiatés eta Salmuak itzuli zituen.