Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Stahl, Georg

Alemaniar kimikari eta sendagilea (Ansbach, 1660 - Berlin, 1734). Jenan egin zituen medikuntza ikasketak eta Halleko unibertsitateko irakasle izan zen. Flogistoen teoria azaldu zuen eta animismoaren oinarriak finkatu zituen; arima gertaera biologiko guztien printzipioa dela dio, izan ere, animismoak. Saxonia-Weimarko kondearen eta Prusiako erregearen sendagilea izan zen. Viridiciae theoricae verae medicae (1694) eta Theoria medica vera (1707) lanak idatzi zituen.