Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sota Llano, Ramon

Bizkaiko enpresaria, jaiotzez kantabriarra (Urdializ, 1857 - ?, 1936). Zuzenbide ikasketak egin zituen. Ontziolak sortu zituen eta itsas merkataritzan ari izan zen. XX. mendearen hasieran ontziola guztiak batu eta “Naviera Sota y Aznar” sortu zuen. Itsas pilotuen eskola, Ibaizabalgo atoe-ontzien konpainia, meatzeak eta Saguntoko siderurgia sortu zituen, besteak beste. Abertzalea zen eta Barakaldoko diputatu hautatu zuten Espainiako legebiltzarrean.