Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sologuren, Javier

Perutar idazlea (1921). Peruko egungo poeta nagusietako bat, darabilen zehaztasun formalagatik, barne diziplinagatik, eta bere buruarekiko leialtasunagatik. Poesia idazteaz gainera, antologiak eta literatura kritikak ere idatzi ditu, itzulpenak egin ditu, eta poesia bilduma gogoangarri baten argitaratzaile izan da: La Rama Florida (Adar loratua). Bere obran nabarmena da sinbolismoaren, 27ko belaunaldiko "poesia garbiaren" eta europar abangoardien eragina: El morador (1941, Egoiliarra); Dédalo dormido (1949, Dedalo lo). 1947an Vida continua (Bizitza jarraitua) poesia bilduma argitaratu zuen, eta harrezkero beste bost aldiz argitaratu izan da gutxienez, osatua eta zuzendua. Beste lan aipagarri batzuk: Recinto (1967, Egoitza); Surcando el aire oscuro (1970, Haize ilunean zehar).