Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

solifugo

izond. Zool. Izen bereko ordenako araknidoez esaten da. Trakea bidez hartzen dute arnasa eta obiparoak dira. Armiarmaren antzekoak dira, eta ozka pozoitsua dute. 10-60 mm luze dira. Gau zaleak dira eta Afrikan, Asia hegoaldean eta Ameriketan bizi dira gehienak, baina Iberiako eta Balkanetako penintsuletan ere badira. 10 familia eta 200 bat solifugo mota dira.